Bardeak
2000. urtean, UNESCOk Biosferaren Erreserba Mundiala izendatu zituen Nafarroako Bardeak. Lurralde idor hori Ebro eta Aragoiko bailaratan dago.
Gune horretan hiru eremu ezberdin daude: El Plano, Bardea Beltza eta Bardea Zuria. Kilmari dagokionez, naturgune horretan euria noizean behin egiten du eta botatzen duenean zaparrada galantak izan ohi dira. Uda oso beroak eta negu hotzak izaten dira bertan. Bardeetan 28 espezie ugaztun bizi dira. Hainbat urtean artzaintzarako erabili izan dituzte lurrok. |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
| |
|
 |
 |
Kokapena: Nafarroako hego-ekialdean. Ez du gune populaturik. Erret Bardeetako Elkartea osatzen duten herrien esku dago: Alesbes, Arguedas, Azkoien, Valtierra, Buñuel, Kapanaga, Cadreita, Caparroso, Zarrakaztelu, Corella, Cortes, Faltzes, Funes, Fustiñana, Martzilla, Melida, Milagro, Santakara eta Tutera.
Azalera: 45.000 hektarea
Gune interesgarriak: Prallongo Horma, Piskerra gailurra, Oreinen pasabidea... |
|