Valderejo
Karearrizko hormaz inguratutako bailara da. Klima ezberdinak (udan beroa eta lehorra; neguan elurra) mota askotako landaredia eta abeltzaintzarako egonleku izatea dakar. Vallegrull (1.226m), Leron (1.235m) eta beste gailur batzuek babesa ematen diote 900 metroko altueran dagoen bailarari. Puron ibaiak parkea gurutzatzen du. Llastra eta Lahoz dira bailaran populazioa duten herri bakarrak. |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
| |
|
 |
 |
Kokapena: Arabako mendebaldeko muturrean, Burgosekin mugan eta Gobiaran haranaren ondoan
Azalera: 3.503 hektarea
Gune interesgarriak: Villamardones eta Ribera, erromatarrek eraikitako herrien aztarnak. Puron eta Sobrongo haitzarteak, Arreo lakua, San Martin de Valparaisoko hilerria... |
|